21 octubre, 2013

IBAI BATEN LUZERA-PROFILA



Ibai baten luzera-profilaren bidez grafikoki ibai baten silueta nolako den adierazten da.


Azter ezazu Nilo ibaiaren luzera-profila eta erantzun iezaiezue galdera hauei, pasaden ikasturtean landu genuen hiztegia gogoratuz:


  1. Zein da Nilo ibaiaren ur-begia?
  2. Adieraz ezazue ur-begi honek duen altitudea.
  3. Zein isurialdetan dago Nilo ibaia? Zergatik?
  4. Zein da Nilo ibaiak bustitzen duen azken hiria itsasoratu baino lehen?
  5. Zenbat km-tara dago bokalea ur-begitik?
  6. Nilo ibaiaren ibaibide honetan bi urbildu daude. Zeintzuk dira?
  7. Zein altitudetan dago bakoitza?
  8. Ibaibide honetan ibaiadarren bat nabarmentzen duzu?Zein?
  9. Zergatik dakizu ibaiadarra dela?
  10. Zein altitudetan dago?
  11. Ibaibide honetan ur jauzia dago. Nola du izena?
  12. Zein da ur jauzi honen ur-erorketaren altuera?
  13. Ibaibide honek Nilo ibaiak beste hiru hiri bustitzen dituela adierazten du. Zeintzuk dira?
  14. Zein altitudetan dago bakoitza?
  15. Bila itzazu google maps-en non dauden ibaibidean agertzen diren hiriak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario