28 mayo, 2014

ARNASKETA 4

ZELULETAKO ARNASKETA

Gure gorputza zelulez osaturik dago. Zelulek bizirik egoteko energia behar dute. Hori lortzeko oxigenoa (O2) eta mantenugaiak behar dituzte. Odolak albeoloetan hartutako oxigenoa eta heste meharrean zurgatutako mantenugaiak gorputzeko zelula guztietara garraiaten ditu. 

Bi elementu hauek zeluletara heltzean, prozesu kimiko bat sortzen da, energia sortuz. Baina prozesu honetan hondakinak ere sortzen dira, karbono dioxidoa (CO2) eta beste hondakin batzuk, hain zuzen. 

Sortutako hondakin hauek odolak hartzen ditu. Karbono dioxidoari dagokionez, odolak biriken albeoloetara garraiatzen du gasen trukaketa eman ondoren kanporatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario